Artisau Bitxigintza
Tailerra
Tailerra

Badira hainbat urte gure bitxien artisau-lantegia Gipuzkoako Oiartzun udalerrian ezarri genuela.

Lotura estua dauka herri honek zilarrarekin, bertan Arditurri meategia baitago. Guk, aurrekoek ez bezala, ez dugu zilarra erauzten, eskuz landu baizik.

Tailerra
itxi
Materialak
Materialak

Lan gehienak 950eko zilarrez egiten baditugu ere, kobrea eta 18 kilatezko urrea ere lantzen ditugu. Bitxiak osatzeko batzuetan metal horiekin batera beste material batzuk ere erabiltzen ditugu, emaitza zehatz eta bereziak lortzearren. Material naturalak erabiltzeari ematen diogu lehentasuna, hala nola, haziak, oreina adarra, larrua, egurra, kokoa eta harribitxiak; dena den, ez dugu beste gai batzuen erabilera baztertzen.

GifIsurketa
itxi
Ekoizpena
Ekoizpena

Ekoizpenean, hasierako ideiatik amaiera arte, ahalik eta esku-hartze handien izaten ahalegintzen gara.

Irudikatzen ditugun formak eramangarriak diren eskultura txikiak izatea nahi dugu. Gure bitxiak garaikideak dira diseinu aldetik, eta ekoizpen aldetik usadiozkoak batez ere, nahiz eta teknologia berriez ere baliatzen garen.

Lanean
itxi
Bitxia
Bitxia

Bitxi bakoitza eskuz egiteak ematen dizkio esklusibotasuna eta berezitasuna. Gure lan egiteko modu honek produkzio handitik aldentzen gaitu, eta era berean, artisautzaren ezaugarrietara hurbildu: forma anitzetara eta paregabeko akaberetara.

Bitxia
itxi
Biziak
Biziak

Ustekabean harrapatu ditugu gure eraztunak txalapartaren soinuan dantza egiten, argi dago hotsak liluratzen dituela; hala ere, horrek ez gaitu harritu. Egin begiratu bat.

itxi
Estekak
Estekak

Merezi du ere beste artisau sortzaile batzuen lanak ikustea. Hauek dira adibide batzuk:

Bitxigintza:

Grabatu eta ezartzea:

Larrukigintza:

Egurra:

Beira puztua:

Eskuz zizelkatutako kristala:

Zurezko betaurrekoak:

artisauak
itxi
YouTube
Instagram
Lur
Gabiltza
Artisau
OficioyArte
Gip. Art. Logo