Artisauak - Errementaritza
Eus
Artisauak.eus
Errementaritza
errementaritza
atzera
bereizlea
Iñaki Unanue
Iñaki Unanue
Sartu nire web orrian

 

Euskal Herriko natura eta industria dira inspirazio bere lanetan. Mendiak eta naturak ematen dituzten materialak bere lanaren oinarri bihurtu dira.

Bere lanak eskulturak dira batez ere. Batzuk abstraktuak, besteak funtzionalak, burdina, zura eta harria erabilita, betiere ingurua eta lana harremanetan jarri nahian.

Zornotza (Bizkaia)

 

bereizlea
E-Mendi
E-Mendi

 

Burnia gori-gori dagoenean mailuarekin jotzea gustatzen zaio, eta bitartez eskultura eta tresna ezberdinak egiten ditu.

Gainera kristau zintzoa da, konfesatzeko beharrik ez duena.

 

Angiozar (Gipuzkoa)

Sartu nire web orrian

 

bereizlea
Forjas Brun
Forjas Brun
Sartu nire web orrian

 

Burdinarekin lotutako ia 350 urte, belaunaldiz belaunaldi, teknika zaharrak erabiliz eta diseinu abangoardistenak konbinatuz, artisautzako, azoketako eta erakusketetako sari ugari lortu ditugu, bai nazio mailan, bai nazioartean, eta 30 urte eman ditugu forjaketan eta soldaduran interesa duten pertsonak trebatzen.

Izurdiaga (Nafarroa)

 

bereizlea
Sualai
Sualai
Sartu nire web orrian

 

Zaharberritzetan garrantzia handia ematen zaio konpondu behar den zatiaren jatorriari, bere neurriari…..berori mantentzea ezinbestekotzat hartzen bait da gure lanean.

Pieza berrien sorkuntzari dagokionez, sormena dago lehen planoan, metal bakoitzaren ezaugarriek eskaintzen dizkiguten aukerekin bat etorriz.

Aretxabaleta (Gipuzkoa)

 

bereizlea
gora