"... egin dituten lanak bilakaera bat osatzen dute bai prozesuan eta bai emaitzan, baino magia horren mamia bere horretan jarraitzen du benetazko argialdia gogoan dagoela sinesten jarraitzen dudalako eta hau aurkitzea norberaren esku dago".
Larraul (Gipuzkoa)
"Eraikitzen dugun joko eta jostailu bakoitza umeentzat eta senitartekoentzat dibertigarri izango den ideian sinesten dugu, joko parte-hartzaileen momentu berezi hori konpartituz.
Bestalde, aspaldiko joko eta jostailuak berreskuratzeak, kalea joko-espazio bezala berreskuratzea eta jolas momentu hauek beste haurrekin partekatzea ahalbidetzen du."
.
Errenteria (Gipuzkoa)
Euskal zurezko tailagintza tradizionaleko espezialista da. Lan etnografikoak espezialitate ditu honakoak: Kutxak, Argizaiolak, Heraldikako Armarriak, Erlojuak, Arrantzale eta Baserritar goi-erliebeak eta eskulturak, baita Imajinagintza.
Egurrezko taila eta eskultura ikastaroak egiten ditu.
Donostia (Gipuzkoa)
"Sortzen dugun betaurreko bakoitza, esku adituek ordu askotako artisau lana egin ondoren izaten da. Antiojoen armazoiari bolumena emateko eskuz landutako teknikak aukeratu dira. IƱakiren diseinuek izaera pertsonal nabaria erakusten dute."
Donostia (Gipuzkoa)
Produktu pertsonalizagarriak garatzen ditugu, material eta akabera-sorta zabala aukeratzeko. Taula bakarra eta esklusiboa izatea nahi baduzu, zurekin diseina dezakegu eta egia bihur dezakegu.
Arimaz egindako taulak, surfean inspiratuak, gure dedikazio guztiarekin, eta desira bakarra: izugarri zoriontsu egitea haien gainean.
Getaria (Gipuzkoa)
Orereta-Errenterian egur tailan aritzen den artisaua. Bere lanak saltzeaz gain egur tailako teknikak irakasten ditu
Duela 25 urte Arte Plastikoetako Xenpelar Udal Eskolan klaseak ematen hasi nintzen Orereta-Errenterian. Eskola hau udaletxearen diru laguntzekin aurrera doa. Nire tailerraz aparte, beste batzuk ere eskaintzen dira, zeramika, altzarien zaharberritzea, etab.
Errenteria (Gipuzkoa)
Makila euskaldunen bastoi tipikoa da. Makila mizpirondo-zurezko bastoia da, malgua, begi askokoa eta gogorra, dotorea eta maitekiro landua, eta, jakina, eskuz egindakoa. Ikur gisa, makilak zintzotasuna, justizia, errespetua eta agintea adierazten du.
Irun (Gipuzkoa)